EUS   |  
  Askatasuna eta kontrola.  Ismael Manterola, BERRIA 2023
  Orain
  dela
  gutxi,
  genealogia
  feministak
  artean
  duen
  garrantzia
  azpimarratzen
  zuen
  tesi
  baten
  aurkezpenean
  egon
  nintzen.
  90eko
  hamarkadako
  Euskal 
  Herrian
  gorputzaren
  inguruan
  egindako
  artearen
  azterketa
  sakonean,
  aurreko
  emakumeen
  esperientzia
  eredu
  moduan
  erabiltzea
  zein
  garrantzitsua
  den 
  azaltzen
  zuen
  Maite
  Luengoren
  tesiak.
  Orain,
  Xare
  Alvarezek
  Bilboko
  La
  Tallerren
  jarri
  duen
  erakusketa
  ikusten
  ari
  naizela,
  argi
  eta
  garbi
  ikusten
  ditut 
  emakume horiek ehundutako sarearen eraginak.
  Sabaitik
  eskegita
  dagoen
  aluminiozko
  eskulturan
  Louise
  Bourgeoisen
  aurrekaria
  ikusi
  dut,
  eta
  hormaren
  kontra
  dauden
  lihozko
  tapizetan
  Anni
  Albersena.
  Ez 
  ditu
  artista
  haiek
  kopiatzen,
  emaitza
  zeharo
  ezberdina
  baita,
  baina
  haien
  inspirazioa,
  ukitua
  edo
  oroimena
  igartzen
  da,
  Alvarezen
  lanari
  inongo
  meriturik 
  kendu gabe.
  Hain
  zuzen,
  badirudi
  material
  batzuen
  erabilpenean
  emakumeak
  izan
  zirela
  aitzindari,
  batez
  ere
  ohikoak
  ez
  ziren
  garaietan,
  eta,
  horregatik,
  artearen
  sistemak 
  ez
  zituen
  kontuan
  izan
  orain
  dela
  ez
  gehiegira
  arte.
  Alvarezen
  brodatuz
  egindako
  marrak
  ehundura
  berezia
  duen
  lihozko
  oihalaren
  gainean
  nahasten
  dira, 
  eskuz
  marraztutako
  arkatzarekin
  edo
  boligrafoarekin
  egindako
  zirriborroen
  antzera.
  Erakusketan
  nengoen
  bitartean
  asko
  gustatu
  zitzaidan
  irudikatzea 
  emakumearen
  marrak
  brodatuz
  egin
  izan
  direla,
  eta
  gizasemerenak
  lanabes
  ohikoago
  batzuekin;
  eta
  ohikoagoak
  egiten
  zaizkigu
  azken
  horiek,
  nagusi
  izan 
  den
  artearen
  sailkapenean
  sartu
  ditugulako,
  brodatuen
  edo
  harien
  bidez
  egindakoak
  emakumeenak
  izan
  direlako,
  alegia.
  Baliteke,
  La
  Tallerreko
  arduradunak 
  azaldu
  zidan
  bezala,
  beste
  lan
  batean
  grabatuta
  azaltzen
  zaigun
  mataza
  antzeko
  marra
  behartua
  izatea
  paper
  gainean
  aztarna
  uzteko,
  eta,
  horren
  ondorioz, 
  artistak
  teknika
  bortxatu
  behar
  izana
  eskuaren
  askatasuna
  imitatzeko.
  Aldiz,
  makinan
  egindako
  brodatuetan
  zirriborroaren
  formak
  bere
  bidea
  erraz
  egiten 
  du.
  Bestalde,
  hormatik
  irteten
  diren
  aluminiozko
  forma
  tolestuak
  oso
  ederrak
  iruditu
  zaizkit,
  eta
  hor
  ere
  ehunen
  edo
  espartzuz
  egindako
  lanen
  presentzia
  ikusi 
  dut patina zuriak edo grisaxkak uzten dituen aztarnetan.
  Eskuaren edo keinuaren moldatzea eta askatasunaren arteko kontrastea ikusi dut Alvarezen erakusketan.